XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

baina ez bat-batean iratzarrarazteko bezain premiazkoak, ez mehatxua edo izuaren usain nahastezinak bezain premiazkoak, esatera, bi adibide funtsezko baizik ez emateagatik.

Almuedanoa jaiki zen itsumustuka iluntasunaren erdian, arropa aurkitu eta jantzi zuen eta gelatik atera zen.

Meskita isiltasunean zegoen, urrats dudatsuek baizik ez zuten hotsik ateratzen arkupean, oin arduratsuak arrastaka eramaten direlako hotsa zen, zoruak irentsiko zituen beldurrez bezala.

Egun edo gaueko beste edozein ordutan ez zuen ikusezinaren aurreko etsipen hura sumatzen, egunsentiko une honetan bakarrik, une honetantxe, fededunak lehen otoitzera deitzeko alminarreko eskailera igotzera joaten zen honetan.

Zalantza superstizioso batek egiten zion ausiki kontzientzian irudikatzen zuenean eguzkia ibaiaren gainean zegoenean biztanleek lo jarraitzen zutela bere erruz, eta, bat-batean iratzarririk, argiak zorabiaturik, galdetzen zutela oihuka non zegoen behar zen orduan bere deiadarra egin ez zuen almuedanoa, errukiberagoak esango zuen.

Gaixo egongo da, bere zoritxarrerako, eta ez zen egia, desagerturik baitzen, bai, baina iluntasun nagusien iratxo batek lurreko barru aldera eramanda.

Eskailera kiribila zen, eta igotzeko nekeza, are eta gehiago dagoeneko zaharra zen almuedano honentzat, beharrik ez zizkioten begiak estali behar, norietako mandoei bezala, zorabia ez daitezen.

Gora iritsi zelarik goizaren freskotasuna sentitu zuen aurpegian, eta egunsentiko argi oraindik kolorerik gabearen bibrazioa, eguna iritsi baino lehenagoko argitasun huts horrek ezin baitu kolorerik eduki; argitasun huts horrek larrua ukitzen du, hatz ikusezinak bailiran, eta larruak ikara zolia eduki ohi du, inpresio konparaezina, pentsarazten duena jainkoen kreazio desakreditatua ez ote den izango, eszeptiko eta ateoen laidorako, historiaren gertaera ironiko bat.

Almuedanoak eskua mugitu zuen